Donibane Garaziko herriko etxea
Donibane Garaziko herriko etxea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | mairie de Saint-Jean-Pied-de-Port eta Donibane Garaziko herriko etxea | |
Mota | herriko etxea | |
Jarduera sektorea | administration publique générale (en) | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea | |
Agintea | ||
Gobernuburua | Laurent Intxauspe | |
Egoitza nagusi |
| |
Legezko forma | zuzenbide publikoko korporazio eta commune et commune nouvelle (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1793 | |
webgune ofiziala |
Donibane Garaziko herriko etxea Donibane Garazi baxenabartar hiriburua gobernatzen duen udal erakundea da. Horren buruan auzapeza dago, zein 1793tik aurrera hauteskunde unibertsalen bidez aukeratzen den.
Egungo auzapeza Laurent Intxauspe hautagai independente da.
Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko etxearen egoitza 1950eko hamarkadatik Mansart etxea da, hiriaren erdigunean dagoen eraikina, Charles de Gaulle enparantzan.
Auzapezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donibane Garaziko auzapeza, demokratikoki hautatua eta boto gehien jaso dituena, herriko etxeko gobernuburua da, bertako atalak zuzendu eta koordinatzeaz arduratzen dena, bai eta Donibane Garazi beste udalerri edo erakunde batzuekiko harremanetan ordezkatzeaz ere.
2020tik 2026rako legealdiko auzapeza Laurent Intxauspe da.
Funzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzapezak funtzio bikoitza du:[1]
- Herriko administrazio-burua da
- Estatuaren ordezkaria da herrian
Berezko botereak ditu:[1]
- Herriko agenteen buru hierarkikoa
- Udaltzaingoaren arduraduna. Ordena ona, segurtasuna, segurtasuna eta osasungarritasun publikoa bermatzea du.
- Lur-okupazio baimenak ematea
- Egoera zibileko ofiziaria
Kontseilariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko kontseiluaren betearazteaz arduratzen da:[2]
- Herriko kontseiluko deliberoen preparatzea
- Erabakien betearaztea
- Aitzinkontuaren prestatzea eta gauzatzea
- Herriko kontseiluak sortzen dituen lanpostuen izendatzea
- Herriko Kontseilu-bilkuren deialdiak
- Herriko jabegoen administrazioa, ondorioak, justiziako ordezkaritza
Auzapeza eta bere axuantak hautatuak dira zeharkako sufragio unibertsalaren bidez, hiru itzulien hauteskunde gehiengoan. Axuanten kopuruak ez du kontseilari-kopuruaren %30 gainditu behar.
Kontseilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donibane Garaziko herriko kontseilua 19 kontseilariz osatua da, zuzeneko sufragio unibertsalean hautatuak direnak sei urterentzat. 2014az geroztik, herriko kontseilariak bozketa proportzionalaren bidez hautatzen dira, zerrendatik, eta buruan heltzen den zerrendari emana den gehiengoaren prima duten bi itzuli egiten dira.
Herriko kontseilua arduratzen da herriko gaiak eztabaidatzeaz eta deliberoen bidez erabakitzeaz. Herriko kontseilua bildu behar da bederen hiruhilabetetarik behin eta honen bilkurak publikoak dira.[3]
Ahalmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Herriko jabegoaren kudeantza
- Herriko zerbitzu publikoen sortzea eta antolatzea
- Herriko ontasunen kudeaketa
- Herriko langileen estatutuen finkatzea
- Hirigintza alorrean, tokiko hirigintza-dokumentuak
- Auzapezaren eta axuanten hautatzea
- Aitzinkontuaren bozkatzea eta zerga tasen finkatzea
Batzordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira gaur egun herriko etxean eta bertako kideek dituzten batzordeak:[4]
Batzordea | Batzordeburua | Batzordeburuordea | Batzordekideak |
---|---|---|---|
Animazioa | Laurent Intxauspe | Patricia Arangois |
|
Garapen Iraunkorra, Mugikortasun Eztia, Energia | Laurent Intxauspe | Emmanuel Duplaceau |
|
Ondarea, Kultura eta Euskara | Laurent Intxauspe | Martine Etxeberria |
|
Baliabideak | Laurent Intxauspe | Emmanuel Duplaceau |
|
Kirola eta Gazteria | Laurent Intxauspe | Patxi Lans |
|
Turismoa eta Merkataritza | Laurent Intxauspe | Peio Idiarte |
|
Lanak, Segurtasunak, Eraikinak | Laurent Intxauspe | Jacques Elizatxe |
|
Eguneroko Bizia, Herritar Parte Hartzea | Laurent Intxauspe | Pascale Urrutia Etxegoien |
|
Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerrendaburua | Zerrenda | Lehen itzulia | Eserlekuak | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | HK | EHE | |||
Laurent Intxauspe | independente | 425 | 55,19 | 15 | 1 | |
Xabi Larre | independente | 345 | 44,80 | 4 | 0 | |
Erroldatuak | 1 070 | 100 | ||||
Abstentzioak | 266 | 24,86 | ||||
Parte-hartzea | 804 | 75,14 | ||||
Zuriak eta baliogabeak | 34 | 3,17 | ||||
Baliodunak | 770 | 95,77 |
2014ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerrendaburua | Zerrenda | Lehen itzulia | Eserlekuak | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | HK | EHE | |||
Alphonse Idiart | independente | 611 | 66,70 | 13 | 5 | |
Xabi Larre | independente | 305 | 33,29 | 2 | 0 | |
Erroldatuak | 1 100 | 100 | ||||
Abstentzioak | 155 | 14,09 | ||||
Parte-hartzea | 945 | 85,91 | ||||
Zuriak eta baliogabeak | 29 | 3,07 | ||||
Baliodunak | 916 | 96,93 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Auzapeza» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ «Kontseilariak» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ «Kontseiluaren funtzionamendua» Donibane Garaziko herriko etxea (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ «Batzordeak» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ (Frantsesez) «2020ko hauteskudetako onibane Garazi udalerriko emaitza ofizialak» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 21).
- ↑ (Frantsesez) «2014ko hauteskudetako Donibane Garazi udalerriko emaitza ofizialak» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 21).