Makatua kolpe batek eragindako traumatismo bat da, gorputzeko gune bateko ehunak erasan egiten dituena baina zauririk eragin gabe, hots, larruazala urratu gabe. Ohikoa da makatua geratu den gunean ubelguneak edo ekimosia sortzea.
Kontusio txikietan nahikoa da izotz pixka bat edo konpresa hotzak erabiltzea, hantura hobetzen dutenak. Kontusioa gogorragoa bada, izotza jarri ohi da, eta kaltetutako zatia igo eta atsedenean jarri. Kolpe gogorrek organo solidoei eragin diezaiekete, eta, beraz, osasun-aditu bati kontsultatu behar zaio.[1]