Koordenatu polar
Appearance
(«Koordinatu sistema polar» orritik birbideratua)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/11/CircularCoordinates.svg/250px-CircularCoordinates.svg.png)
Koordenatu polarrak bi dimentsiotako plano batean puntu bat angelu eta distantzia banarekin definitzen dituen koordenatu sistema da.
Zehatzago, planoko puntu oro bi koordenaturen bidez (r, θ) non r jatorrizko puntu edo polora dagoen distantzia den eta θ ardatz polarrarekin (Kartesiar koordenatuen x ardatzaren baliokidea) duen angelu positiboa da, erlojuaren orratzen kontrako norantzan neurturik. Distantziari koordenatu erradial edo erradio bektorea deritzo eta angeluari koordenatu angeluar edo angelu polar.
Koordenatu jatorrian, koordenatu erradialaren balioa 0 da eta angeluarena definitu gabea. Batzuetan, jatorriaren balioa, (0, 0°) balioarekin adierazten da.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]