Manuel Huertas
Appearance
(«Manuel Huertas Vicente» orritik birbideratua)
Manuel Huertas Vicente (Zamora, Espainia, 1942ko martxoaren 25a) gipuzkoar politikaria da, zamorar jatorrikoa.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen Hezkuntzako irakaslea da ogibidez.
Euskal Sozialistak taldeko Legebiltzarkidea izan da 1984tik 2004ra bitartean.
Besteak beste, honako kargu hauek bete ditu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko lehendakariordea (1991-1998), Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia (1997-2004). Gainera, PSE-EEko Batzorde Eragileko eta PSOEko Batzorde Federaleko kide da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1942ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Zamorarrak
- Euskal Herriko irakasleak
- Gipuzkoako politikariak
- PSE-EEko politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian