Edukira joan

María Obelleiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Obelleiro» orritik birbideratua)
María Obelleiro

Bizitza
JaiotzaSoutomaior1985eko apirilaren 4a (39 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Facebook: maru.oh Twitter: MObelleiro Instagram: mobelleiro Edit the value on Wikidata

María Obelleiro Hermida (Arcade, Soutomaior, Galizia, 1985eko apirilaren 4a[1]) galiziar kazetaria da. Sermos Galiza desagertutako astekariaren zuzendaria 2017tik 2020ra bitartean izandakoa[2], 2020ko urtarriletik Nós Diario egunkariko zuzendaria da.[3]

Kazetaritzan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, ikus-entzunezko kazetaritzan espezializatuz. Bartzelonako Unibertsitatean Protokolo masterra eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntza masterra ikasi zuen.

Genero-berdintasunean aditua da.

2016-2017ko Johán Carballeira kazetaritza saria irabazi zuen O aparheit sanitario na Galiza (euskaraz: Osasun-aparheita Galizian) izenburuko erreportajeagatik.[4]

Igandero zutabe bat idazten du berria egunkarian Vicent Partal eta Martxelo Otamendirekin Zuzendarien Galeusca atalean. Hiru zutabe horiek Vilaweb-en eta Nos Diario-n ere argitaratzen dira, katalanez (Galeusca de directors) eta galizieraz, hurrenez hurren.[5][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galizieraz) María Obelleiro (@MObelleiro). (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  2. (Galizieraz) «María Obelleiro» Sermos Galiza (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  3. (Galizieraz) «“Nós Diario nace xa hoxe como terceiro xornal en papel de Galiza en número de subscricións”» Praza.gal 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  4. (Galizieraz) María Obelleiro, directora do semanario, gaña o Xohán Carballeira de xornalismo. 2017-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  5. Otamendi, Martxelo. «Galeusca berpizteko garaia?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  6. (Katalanez) «Galeusca de directors: un debat Galeusca amb Marcel Mauri, Maria Xosé Bravo i Amalur Álvarez» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  7. (Galizieraz) Diario, Nós. «Hora de resucitar Galeusca?» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]