Espainiako Ministroen Kontseilua
Espainiako Ministroen Kontseilua Gobernuko presidenteak, presidenteordeek, ministroek eta legeak ezarritako bestelako kideek — Estatu idazkariak kasu batzuetan — osatzen duten organo kolegiatua da. Normalean, ostiralero biltzen da Madrilgo Moncloako jauregian. Ez-ohiko egoera batean, Espainiar estatuko beste hiri batean biltzea ahalbidetzen du Konstituzioak. Halaber, kontseiluaren buru Erregea izatea posible da ez-ohiko egoeretan, Gobernuko presidentearen eskaeraz.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/Escudo_de_Espa%C3%B1a_%28mazonado%29.svg/150px-Escudo_de_Espa%C3%B1a_%28mazonado%29.svg.png)
Ministroen kontseiluko idazkari gisa Presidentetza Ministroak jarduten du eta bilerek karaktere erabakikorra izan dezakete. Organo kolegiatua denez, bertan hartu beharreko erabakiek gehiengo absolutua behar dute.
Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Botere betearazlea gauzatzea eta araudi-ahalmena izatea:
- Lege iniziatibak martxan jartzea, lege-proietuak onartzea eta Diputatuen Kongresura eramatera.
- Lege mailako arauak ematea.
- Premiazko egoeretan Lege Dekretuak onartzea.
- Nazioarteko hitzarmenak eta nazioarteko erakundeen erabakiak betearaztea.
- Planifikazio proiektuak garatzea (Estatuko Aurrekontu Orokorrak).
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Escudero, José Antonio. (2001). Los orígenes del Consejo de Ministros en España. Editorial Complutense ISBN 9788474915945..
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ministroen Kontseiluan hartutako erabakiak (Gaztelaniaz)