Núria de Gispert
Appearance
(«Nuria de Gispert» orritik birbideratua)
Núria de Gispert i Català (Bartzelona, Katalunia, 1949ko apirilaren 6a) kataluniar abokatu eta politikaria da.
Kataluniako Generalitatean ibilbide oparoko politikaria da. 1995eko otsailaren 1etik 2001eko otsailaren 5era justizia-sailburua izan zen. Ondoren, 2001eko otsailaren 5etik 2002ko azaroaren 4ra gobernazio-sailburua izan zen. Gero, 2002ko azaroaren 4tik 2003ko abenduaren 17ra justizia eta herrizaingo sailburua izan zen. Azkenik, 2010eko abenduaren 16tik 2015eko urriaren 26ra Kataluniako Parlamentuko lehendakaria izan zen.
![]() |
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |