À Tout le Monde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

À Tout le Monde (euskaraz Mundu Guztiari) Megadeth estatubatuar heavy musika taldearen abesti bat da. 1994an Youthanasia diskoaren barnean kaleratu zuten. Abestiaren hitzak ingelesez abestuak daude, halere abestiaren izenburuaren gisa, frantsesez errepikatzen den bertso bat ere badu.

2007. urtean À Tout le Monde (Set Me Free) (Mundu Guztiari (Aska Nazazue)) izenburuaz berrargitaratu zen. Oraingo honetan Megadeth taldeak abesti hau Lacuna Coil italiar musika taldearekin elkarlanean burutu zuen, honela bertan David Mustaine abeslariaren ahotsarekin batera Cristina Scabbia abeslariaren ahotsa ere entzun liteke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]