Àgora (Valentzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agora
Agora y Pont de l'Assut de l'Or.jpg
Valentziako "Agora" kanpoaldetik ikusita
Datuak
Kokalekua Valentzia, Espainia
 Valentziako Erkidegoa,
 Espainia
Arkitektoa Santiago Calatrava
Kostua 90.000.000 €
Inaugurazioa 2009ko urriaren 31a
Edukiera 6.075 ikusle

Àgora, Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatutako plaza estali handi bat da. Valentziako Arte eta Zientzien Hirian dago, L'Assut de l'Or eta L'Oceanograficen artean. Gaur egun, oraindik eraikitzen ari da, eta, amaitua geratzen denean, bere barnean, 2009ko Valentziako Erkidegoko tenis irekia ospatzea aurreikusten da.

Bere egitura metalezkoa da, eta trenkadis urdin eta beiraz estalia dago. 80 metroko altuera izango du eta 5000 metro karratuko hedadura eliptikoa hartuko du.

Bere formak, Calatrava beraren arabera, elkargurutzatutako bi esku gogorarazten ditu, Agorak, bere goialdean, bere barnean sartuko den argi kopurua iragaziko duten hego batzuk izango baititu (hatzak, eskuen alderaketan).