Àngels Garriga de Mata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Àngels Garriga de Mata

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÀngels Garriga de Mata
JaiotzaSant Vicenç de Calders (en) Itzuli1898ko urriaren 13a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1967ko otsailaren 5a (68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta idazlea

Maria Angels Garriga i Martin, baita Angels Garriga de la Mata bezala ezagutzen dena (San Vicente de Calders, Tarragona, 1898ko urriaren 11Bartzelona, 1967ko otsailaren 5a) kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea izan zen. Marta Mata politikari eta pedagogaren ama, espaniar transizioan eskola publiko eta laikoaren sustatzailea.

Antoni Garriga i Torrents eta Marta Martin Artigas-en alaba. Josep Mata i Virgili-rekin ezkondua, lau ume izan zituen, Jose, Marta, Maria eta Eulali. Oso gaztetan alargundu zen, bere senarra 1934-ean hil baitzen lan istripuan.[1]

"Estudios Normales de la Mancomunidad de Cataluña"-n hezia (1920-1923), Bartzelonan udal irakasle izan zen 1923tik 1931ra, eta irakasle nazionala 1931tik "Patronato Escolar del Ayuntamiento de Barcelona"-n. Gerra zibila bukatu ondoren eta diktaduraren hasieran, erakunde hau deuseztatu egin zen (1939), eta Angels bere lantokitik baztertuta (orduan "Grupo Escolar Pedro Vila" bezala ezagutzen zena), "Escuela Unitaria de Niñas"-en lan egingo du 1945 arte, elbarri geratu zen urtea.

Erretiratuta, 1946tik 1965era bere alaba Marta Matarekin biziko da bere gizonarengandik heredatutako masian, non besteak beste "Beceroles" (1965) liburua idatzeko duen, gerra ondorengo lehenengo liburua katalanez irakurketaren ikaskuntzaz.

Gaur egun, Cal Mataren masia "Fundacio Angels Garriga de Mata"-ren egoitza da, ikasleentzat jarduerak, irakasleentzako udako ikastaroak, seminarioak, hitzaldiak, pedagogiarekin zerikusia duten liburuen edizioak, eta abar antolatzen direlarik. Gainera, 23.000 liburu baino gehiagoko liburutegia dauka, pedagogia katalanaren historian espezializatua eta material didaktikoa XX. mendeko hasieratik gaurkorainoarekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ardilla. Método de lectura 1 y Ardilla. Método de lectura 2. Guia del mestre (1964, Teide).
  • Beceroles, comencem a llegir 1.  Guia del mestre. (1964, Teide).
  • Estels, comencem a llegir 2. (Teide, 1967). 1998. urtean  jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko Kataluniako Generalitatearen berrargitalpena.
  • Lenguaje. APTO. (1966, Teide).

Àngels Garrigari buruz idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fallece a los 80 años la pedagoga Marta Mata, presidenta del Consejo Escolar del Estado. La Vanguardia 2006-6-27;.

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]