Ágnes Heller
Ágnes Heller hungariar filosofoa da (Budapest, 1929). Lukácsen ikaslea izan zen, eta Budapesteko eskolako kideetako bat. 1978an irakasle lanean hasi zen Bundoorako Unibertsitatean (Victoria, Australia). Marxismoaren joera kritiko baten ordezkari da. Batez ere etikari buruzko gaiak aztertu ditu, antropologia marxista baten lerroak marraztuz eta senaren, harremanen, lehenengo izatasunaren (biologikoa), bigarrenaren (psikiko-soziala), premien eta nortasunaren azterketan oinarri hartuta. Premiei buruzko bere teoria filosofikoak oso zabalkunde handia izan du. Lan nagusiak: Errenazimentuko gizona (1963), Eguneroko bizitzako istorioak (1970), Premien teoria Marxengan (1973), Balioen teoria marxista baterako hipotesiak (1974), Berdintasunaren formak (1978).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.