Álex de la Iglesia
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Álex de la Iglesia Mendotza | |
| Jaio | 1965eko abenduaren 4a (47 urte) |
|
| Bilbo, |
||
| Lan nabarmenenak | Mirindas asesinas (1991) Accion mutante (1993) El dia de la Bestia (1995) Perdita Durango (1997) Muertos de risa (1999) La Comunidad (2000) 800 balas (2002) Crimen ferpecto (2004) The Oxford Murders (2008) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Álex de la Iglesia Mendotza (Bilbo, Bizkaia, 1965eko abenduaren 4a) Euskal Herriko zinema zuzendaria da.
Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia. Laster hasi zen komikiaren munduan murgildurik, eta hortik zinemara igaro zen.
Mirindas asesinas (1990) film laburrak izan zuen arraskastaren ondoren El Deseo-k Pedro Almodóvarren ekoiztetxeak finantzatu zion lehenengo film luzea: Acción mutante (1992). Bere lehen bi pelikula luzeak oso arrakastatsuak izan ziren, "Accion mutante" eta "El dia de la Bestia" alegia. Idazlea ere bada, izan ere 1997an Payasos en la lavadora eleberria idatzi zuen.
Espainiako Zinema Akademiak sei Goya sari eman zizkion. Perdita Durango (1997) filmak Estatu Batuetan lan egiteko aukera eman zion, Rosy Pérez bezalako Hollywoodeko antzezleekin. Muertos de risa (1999) filmarekin telebistaren munduari kritika garratza egin zion. La comunidad filmean (2000), bizilagunen arteko harreman zailak islatzen saiatu zen, berezkoa duen ikuspuntu kritiko eta ironikoaz. Film honek hiru Goya sari eskuratu zituen 2001. urtean, nahiz eta ez lortu film onenari eta zuzendari onenari emandakoak. Urte berean, hala ere, film onenari emandako Fotogramas saria lortu zuen Alex de la Iglesiaren La Comunidadek.
Gaur egun, mundu mailan bere esparruan oso egile ezaguna da, honela 2009ko ekainean Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako zuzendari izendatu zuten. 2011ko otsailaren 13an ospatu ziren Goya Sarietan dimititu zuelarik.
Filmografia [aldatu]
- "Mirindas asesinas" (1991)
- "Accion mutante" (1993)
- "El dia de la Bestia" (1995)
- "Perdita Durango" (1997)
- "Muertos de risa" (1999)
- "La Comunidad" (2000)
- "800 balas" (2002)
- "Crimen ferpecto" (2004)
- "The Oxford Murders" (2008)
- "Balada triste de trompleta" (2010)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) imdb.com
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.