Álvaro Obregón
Wikipedia(e)tik
Álvaro Obregón Salido (Hacienda de Siquisiva, Huatabampo, Sonora, 1880ko otsailaren 19a — Mexiko Hiria, 1928ko uztailaren 17a) Mexikoko militar eta politikaria izan zen. Carranzaren jarraitzailea izan zen. Huertari aurre egin zion, eta hark kargua utzi ondoren, Mexikoko hiria hartu zuen. Bere burua liberaltzat jo zuen geroago, baina azkenik berriro Carranzaren alde jarri eta indarrik gabe utzi zituen Pancho Villak eta Emiliano Zapatak Carranzaren kontra antolatu zituzten matxinadak. 1920an Mexikoko lehendakari aukeratu zuten. Arazo asko izan zituen aginpidean izan zen garaian, eta 1924an kargua utzi behar izan zuen. 1928an berriro aukeratu zuten lehendakari, baina urte hartan hil zuten.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.