Ángel Acebes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ángel Jesús Acebes Paniagua, (Pajares de Adaja (Avila, Espainia), 1958ko uztailaren 3) Alderdi Popularreko politikaria da. Jose Maria Aznar Espainiako presidentea zelarik, Angel Acebesek hainbat ministeriotako karguetan jardun zuen, Justizia edo Barne ministroa besteak beste. Egun, Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. UCD alderdian izena emanda, Avilako zinegotzia (1987-1991) eta geroago alkatea (1991-1995) izan zen. Jose Maria Aznarrek 1996ko hauteskundeak irabazi zituenean, alderdian sartu zen koordinatzaile orokor karguan. Jose Maria Aznarrek, 1999ko urtarrilean, gobernura eraman zuen orduan, Administrazio Publikoetako Ministro izendatuta. 2000ko martxoan Justiziako ministroa eta 2002ko uztailean, alderdiak Espainiako 2004ko hauteskundeak galdu arte, Barne Ministroa izan zen.

Beraz, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak burutu zirenean, Angel Acebes zen Barne Ministroa. Bere jarduera egun horietan gaur egun ere polemikoa da oso. Atentatuetako egunetik hauteskundeen egunera arte (martxoaren 14) eman zituen prentsaurrekoetan atentatuen erantzulea ETA zela adierazi zuen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala aurkitutako zantzuek islamista bortitzen ekintza zela seinalatu. Gainera, Espainiako kongresuan egin zen komisioan zein epaiketan bertan, polizia buruek adierazi dute martxoaren 11ren arratsalderako islamisten hipotesia irekita eta oinarrituta zegoela. Askoren ustetan (batez ere ikusmolde ezkertiarra dutenen artean), Angel Acebes isla eta buru zuen gobernuaren jarduerak hauteskundeak galaraztea eragin zion Alderdi Popularrari.


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.