Ángel Ganivet
Wikipedia(e)tik
Ángel Ganivet García (Granada, Espainia, 1865 - Riga, Letonia, 1898) espainiar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Kontsul egon zen Anberes, Helsingfors (gaurko Helsinki) eta Rigan. Dvina ibaira bota zuen bere burua, Rigan. "98ko Belaunaldia" deritzon taldearen aitzindaria izan zen. Espainiaren etorkizuna zuen ardura nagusia.
Bizi izan zen lekuetatik lan ugari bidali zituen, Granadara batez ere: Granada la bella (1895), Cartas finlandesas (1896), Hombres del Norte (1906). Bere aberriarekiko miresmena azaldu zuen Idearium español liburuan (1897).
Eleberrietan zorroztasuna eta umorea erabili zituen: La conquista del reino de Maya por el último conquistador español Pío Cid (1897); antzerti-lan bat ere idatzi zuen bertsotan: El escultor de su alma (1916).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.