Ángel Nieto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ángel Nieto 1972an.

Ángel Nieto Roldán (Zamora, Espainia, 1947 -) espainiar motoziklista da.

[aldatu] Biografia

Hamasei urterekin lortu zuen lehen kontratua, Derbi etxearekin. Oso txikia denez (1,57 metro), Haurra ezizena jarri zioten. Zilindrada txikietan (50, 80 eta 125 cc-ko motorretan) ibili zen gehienbat, eta garaipen asko lortu zituen. 1969an, 50 cc-ko motorretako munduko txapeldunik gazteena bihurtu zen.

Motor-talde askotan ibili zen, Derbi, Morbidelli, Kreidler, Minarelli, Garelli eta Bultacon, besteak beste.

Mundu-mailako hamahiru titulu lortu zituen: sei 50 cc-koetan (1969, 1970, 1972, 1975, 1976 eta 1977an), eta zazpi 125 cc-koetan (1971, 1972, 1979, 1981, 1982, 1983 eta 1984an).

1986an utzi zion lasterketetan parte hartzeari.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ángel Nieto


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak