Aalborg
|
Aalborg |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Eskualdea | Iparraldeko Jutlandiako eskualdea |
| Koordenatuak | 57°03′N 09°55′E / 57.05°N 9.917°EKoordenatuak: 57°03′N 09°55′E / 57.05°N 9.917°E |
| Eremua Metropoli eremua |
139 km2 1.144 km2 |
| Biztanleria Metropoli eremua |
123,432 bizt. (2010) 197,426 |
| Dentsitatea | 0,89 bizt./km² |
| Sorrera | 1040 |
| http://www.aalborg.dk/ | |
Aalborg edo Ålborg, baina udalerriak Aalborg izena hobestea erabaki zuen. Danimarkako hirugarren hiria da eta Iparraldeko Jutlandiako eskualdearen hiriburua. Limfjorden ekialdeko ertzean kokaturik dago, irla eta aintzira ugarik inguratzen dutelarik.
Aalborgeko inauteriak oso famatuak dira. Maiatzaren azken astean izaten dira eta egun horietan 20.000 bisitari hartzen ditu hiriak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Jakina da bikingoek Ålborg inguruan bi asentamentu izan zituztela, gaur egun oraindik ikusgai dagoen Lindholm Høje hilerri bikingoak erakusten duenez, baina herriaren lehenengo aipamena 1040. urtekoa da, orduko txanpon batean Alabu izena agertzen baita.
Limfjordean egoterakoan Eskandinavia eta Jutlandiaren arteko bidegurutzea izan da beti. Horrela ertaroan garapen handia izan zuen, hiri izendapena jaso zuen 1342. urtean eta bereziki aberastu zen 1516an sardinzarren gatzatzearen monopolioa eman zitzaionean. 1554. urtean apezpikutza ere lortu zuen, eta ordurako Jutlandiako hiri nagusia bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran nazi paratxutistek lehenengo hartu zuten hirietako bat izan zen bere aerodromo estrategikoa zela eta.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Aalborgeko gaztelua (Aalborghus Slot): 1550. urtean Kristian III-ak eraiki zuen, gaur egun administrazioaren egoitza da. Inguruan XVII mendeko etxeak daude.
- Budolfi eliza, XIV mendekoa.
- Vor Frue Kirke katedrala, XII mendekoa bada ere 1894. urtean berreraikia.
- Iparraldeko Nørresundby auzoan Lindholm Høje XI mende hasierako bikingoen hilerria dago. Leinu germaniarren aztarnak ere agertu dira bertan.
[aldatu] Kirola
Daniar superligan ari den Aalborg BK (AaB) da kirol talderik garrantzitsuena. 3 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Web orri ofiziala
- (Ingelesez) Visit Aalborg