Édith Cresson
Wikipedia(e)tik
Édith Cresson (Boulogne-Billancourt, 1934) frantziar politikaria da. François Mitterranden hurbilekoa, ministro izan zen haren zenbait gobernutan: Nekazaritzakoa (1981-1983), Atzerri Merkataritza eta Turismoa (1983-1984), Berregituraketa eta Atzerri Merkataritza (1984-1986) eta Europako gaiak (1988-1990). Lehen ministro izan zen 1991tik 1992ra (Frantzian kargu horretara heldu den lehenbiziko emakumea), eta europar komisario izendatu zuten 1995ean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.