Édouard Boubat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Édouard Boubat (Paris, 1923 - Montrouge, 1999) Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua. Willy Ronis eta Robert Doisneaurekin batera argazkilaritza humanistikoaren ordezkari nagusietariko bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923ko irailaren 13an Montmartre auzo paristar horrean jaioa, hiri horretan bertako École supérieure des arts et industries graphiques eskolan fotograbatu teknika ikasi zuen 1938tik 1942ra. Bigarren mundu gerra bukatu eta gero argazkilaritzarekiko interesa sortu zitzaion eta 1947an Parisen egin zen Argazkilaritza Nazioarteko Saloian Kodak saria eskuratu zuen. Ondoren Realités aldizkarian hasi zen lanean. 1967an erreportari independentea egin zen eta berri-agentzia desberdinekin lan egin zuen, besteak beste, Rapho agentziarekin. Argazkilari lanetan herrialde asko ezagutu zituen: Espainia, Italia, Alemania, Norvegia, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Egipto, Marruekos, Japonia, Korea, Karibe...

1955an MOMAn antolatutako The Family of man erakusketan parte hartzera konbidatua izan zen. 1971an Alemaniako Argazkilaritza Elkarteak David Octavius Hill domeina eman zion. 1984an Parisko argazkilaritza sari nagusia eskuratu zuen. 1988an Hasselblad Fundazioak ematen zuen nazioarteko saria eskuratu zuen.

Haren argazkietan Boubatek egunerokotasunaren irudiak jaso nahi zituen, askotan oso ikuspuntu xamurra eta ironikoaz. Ospetsuak dira bereziki 1968ko maiatzaren inguruko irudiak. Bere beste argazki batzuk benetako ikonoak bihurtu dira, adibidez, La petite fille aux feuilles mortes (1947), urte bereko Lella, Bretagne edo 1981an egin zuen Parc de Saint-Cloud argazkia. 1999ko ekainaren 30an hil zen. Bestetik, pertsonai ospetsu askoren erretratuak egin zituen: Jacques Prévert, Gaston Bachelard, Emil Cioran, Robert Doisneau, Jean Genet, Marguerite Yourcenar...

Bere obrak liburu askotan jaso dira eta haren inguruko erakusketak Frantzian Estatu Batuetan eta Italian egin dira.

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Boubat, E.: (1992). El París de Boubat. Bartzelona: La Caixa". ISBN 978-84-7664-351-8.
  • (Gaztelaniaz) Boubat, E.: (1990). Grandes Fotógrafos: Édouard Boubat. Bartzelona: Ediciones Orbis. ISBN 978-84-402-1036-4.
  • (Frantsesez) Boubat, E. - Bobin, Ch. (1996): Donne-moi quelque chose qui ne meurt pas. Paris: Gallimard. ISBN 978-2-07-011522-8* (Frantsesez) Boubat, E.: Miroirs autoportraits. Denoël, 1973.
  • (Frantsesez) Boubat, E.: La vie est belle. Paris: Editions Assouline. ISBN 978-2-908228-80-9.
  • (Frantsesez) Boubat, E.: La Photographie. L'art et la technique du noir et de la couleur. Paris: Éditions Le Livre de Poche, 2006.
  • (Frantsesez) Boubat, E. - Christian Delhoume: Donne-moi quelque chose qui ne meure pas. Paris: Gallimard, 2010, 112 or. (ISBN 978-2-07-011522-8)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]