Édouard Lalo
Wikipedia(e)tik
Édouard Lalo frantses musikagilea, biolin- eta biola-jotzailea izan zen, jatorriz espainiarra (Lille, 1823 - Paris, 1892). Lillen eta Parisko kontserbatorioan ikasi zuen. Pablo Sarasatek eskatuta Biolinerako Sinfonia eta Sinfonia espainiarra idatzi zituen. Sarasatek estreinatu zituen arrakasta handiz, lehena 1874. urtean, eta bigarrena 1875. urtean. Bere Fantasia eta Norvegiako Rapsodia lanetan aberri-gaiak erabili zituen, eta Schumannen eragina antzematen zaio. Operak idatzi zituen (Yseko erregea, 1888), eta bi ballet, kantuak, ganbera-musika eta eliz-musika ere bai.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.