Éliphas Lévi
Wikipedia(e)tik
Alphonse Louis Constant, ezizenez Éliphas Lévi (Paris, Frantzia, 1810eko otsailaren 8a - 1875eko maiatzaren 31) frantses idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Apezpikua eta teologia-irakaslea izan zen. Literatura mistikoa landu zuen hasieran: L´Assomption de la Femme edo Le Livre de l´amour (1841), La Mère de Dieu (1844). Iraultzaileen eta anarkiazaleen alde azaldu zen geroagoko bere hainbat lanetan: La Bible de la liberté (1841), La voix de la famine (1846). Azkenik, apaizgoa utzi eta okultismoan eta espiritismoan murgildu zen: Ouvres de philosophie occulte (1860-1865, Éliphas Lévi ezizenez argitaratuak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.