Émile Jaques-Dalcroze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Émile Jaques-Dalcroze

Émile Jaques-Dalcroze (Viena, Austria, 1865eko uztailaren 6a - Geneva, Suitza, 1950eko uztailaren 1a) musikagilea, musikaria eta musika pedagogoa izan zen. Mugimenduan oinarritutako metodo bat garatu zuen musika ikasteko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Émile Jacques-Dalcrozek guraso suitzarrak zituen. Bere gurasoekin etxez aldatu zen Vienatik Genevara, non hango musika-eskolan eta unibertsitatean ikasi zuen. Gero, Vienara itzuli zen eta Fuchs eta Brucknerrekin ikasi zuen; Parisko musika-eskolan Delibes izan zuen orkestrazio irakasletzat. Gimnastika erritmikoaren sortzailea izan zen.

Hainbat alorretan ondo moldatzen zen: musikaria, koreografoa, aktorea, musikagilea eta pedagogoa zen. Bere gorputz eta musika ezagutzen ondorioz, bi alor hauek batzeko aukera ikusi zuen. Hemendik aurrera, erritmoaren legeak musikan aztertu zituen gorputzaren mugimenduaren bitartez. 1892an irakasle lanpostua onartu zuen Genevako solfeo, harmonia eta konposizioko musika-eskolan. Han, bere ikasleak behatzearen ondorioz, bere metodoaren sorrera hasi zen.

  • Batzuk garapen normala zuten entzute ahaletan; hala ere, soinuak neurtzeko arazoak zituzten. Bere hitzek esango zuten bere ikasleetako askok ez zutela era berean erantzuten. Asko ez ziren koordinatzera ere heltzen. "Inteligentziak soinuak entzuten zituen denboran, baina ahots-aparatua ez zen gai hauek errepikatzeko".

Egiaztatu egin zuen gorputzak nahi gabeko mugimenduekin erantzuten zuela musika entzutean (lurrean kolpeak emanez...)

Ume guztiek ez zuten era berean erantzuten musika entzutean. Batzuk ez ziren gai bere mugimenduak koordinatzeko.

Behaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauen arteko erlazioak ikertu zituen:

  • Motrizitatea eta entzuketa sena.
  • Soinuen armonia eta hauen iraupena.
  • Musika eta nortasuna.
  • Musika artea eta dantza.

Behaketa hauetan oinarrituta, hurrenagoa ondorioztatu zuen:

  • Musikaren motrizitatea eta dinamika ez dago soilik belarriaren menpean, baita ere ukimenaren menpean dago.
  • Ulertu zuen entzuketa hutsa osagabea zela.
  • Gihar harmonia: gihar indarra honen tamainarekin erlazioa du. Arritmia musikala arritmia orokor baten ondorio da.
  • Ez da posible harmonia musikalak sortzea zainetan musika harmonia sentitu gabe.

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorio hauek izan ziren bultzatu zituena metodologia berri bat sortzera zeinak:

  • Nerbio erantzunak kontrolatzen dituen.
  • Bere erreflexuak garatzen dituen.
  • Automatismo tenporalak ezartzen dituen.
  • Inhibizioen aurka egiten duen.
  • Sentsibilitatea leuntzen duena.
  • Bere dinamikak indartzen duena.
  • Harmonia ezartzen duena nerbio-sisteman eta garun-sisteman.

Arestian aipatutagoagatik, bere ikasleen erritmoak ikertzen hasi zen. Ikerketa hauek aurkako iritzi asko sortu zituen, izan ere oinutsik ibiltzera behartzen zituen.

Bere musika-eskolak baztertu egin zuen bere metodologia eta boluntarioekin lan egitera beharrean aurkitu zen bere denbora librean eta estraofizialki, Edouard Claparide psikologoaren laguntza izan zuen. Urte askotan zehar lan egin ondoren, berek lanak erritmikaren bidea hartu zuen eta horrela deitu zuen ere "Erritmika". Gorputz mugimenduez gain, bere metodoak barne zituen musikarekin erlazioa duen beste bi alor: belarriaren garapen ezin hobea eta adierazpenaren garapena (inprobisazioa).

Dalcroze ahalegindu zen bere metodoa musika-eskolan lantzen, baina ezetza eman zioten eta hor lan egiteari uko egin zion. Horregatik bere eskola sortu zuen bere ikasleen laguntzaz. Londresen, Hamburgon eta Vienan sortu zituen ere.

Geroago, Alemanian, Wolf eta Herald Dhord enpresariek proiektu bat finantzatu zuten non arte guztiak batu zituzten eta Dalcrozeri aukera eman zioten bere metodologia aplikatzeko. Lehenengo mundu guda aztean, proiektua amaitu egin zen eta Dalcroze Genevara joan zen Jacques-Dalcroze Institutua sortu zuen eta bertan egon zen hil arte.

Guda amaitzean zentro asko irekitzeko aukera izan zuen mundu osoan zehar: Parisen, Bruselan...

Metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dalcroze metodoa erritmoa eta mugimendua du oinarritzat musika irakasteko. Oinarrizko ideia da ikaslea musika sentitu behar duela fisikoki, mentalki eta espiritualki. Bere xede garrantzitsuenak dira: barne-belarriaren garapena, baita garun eta gorputzaren arteko harremana garatzea musika egitean honen kontrola izateko.

Mugimendu aldaera asko erabiltzen ditu analogia bezala musika kontzeptuak interpretatzeko, musika naturalki adierazteko. Bere metodoak hiru elementu ditu: erritmoa, solfeoa eta inprobisaketa. Bere xedea da hautemate ahalak, kontzientzia eta akzioa harmonizatzea.

Haurraren nerbio-erreakzioak harmonizatzea lortu nahi du, bere erreflexuak lantzea, behin behineko automatismoak eman, inhibizioen aurka egitea, bere sentsuak leuntzea eta bere dinamikak lantzea.

Dalcrozentzat erritmika ez da arte bat, beste arte batzuetara heltzeko tresna baizik.

Bere lana oso garrantzitsua izan zen, izan ere pertsonaren garapenerako oso inportantea ikusten zuen musika eta musikoterapiaren lehen pausoak emateko aukera eman zuen.

Helburu hauek lortzeko, Dalcroze metodoak hiru aspektutan banatzen du musika: erritmika, solfeoa eta inprobisazioa.

  • Erritmika: Erritmikak ikaslearen gorputza lantzen du kontzienteki denboran zehar gorputza mugitzeko eta espazioan adierazteko. Gorputza tresna batean bihurtzen da eta musikaren aspektu bat mugimendu batean edo bestean bihurtzen du. Praktika euritmikoak adimenaren, gorputzaren eta emozioen barneraketa totala dakar musika soinuaren esperientzian. Erritmikak pizten ditu: nerbio-sistema, adimena, giharrak, sentsuak, emozioak eta sormena.
  • Solfeoa: Dalcroniar solfeoak ikaslearen barne-belarria garatzen du musikalki entzuteko eta afinatuz abesteko. Kontzeptuak sendotzen dira praktika fisiko eta entzute praktiken bitartez. Metodo honek Do sistema erabiltzen du intonatzeko, do, re, mi...silabak barne hartuz. Entzuketa ariketak beti mugimendua dute, adierazpenak edo norabidea (solfege-rytmique). Mugimenduak adimena, begiak eta belarria adiago egotea lortzen du.
  • Inprobisazioa: Ikasitakoa sintetizatzen laguntzen esperientziaren bitartez, barneratutako kontzeptuak ulertzeko gai baden jakiteko balio du. Ikaslea bere idei musikalak adierazten motibatzeak laguntzen du kontzentrazioa, ikasteko kapazitatea eta irudimena estimulatzeko. Lortze sentimensuak sorrarazten ditu. Arlo ezberdinen lanketa dakar:

Erlaxazioa-inprobisazioa-gihar energiaren kontrola-gorputz kontrola-azentuazio metrikoa-barruko entzuketa-memorizazio erritmikoa-mugimendua-mugimenduaren inhibizioa-erantzute azkarrak-azkartasuna-polirritmiak-adierazpena. Alor hauen lortzea denbora, espazio eta energia hobeto kontrolatzeko balio izango du.

Gorputz bizipen hauek barneratu eta gero, irakurketa eta idazketa musikala garatzen dira, gero eta zailago bihurtzen dena.

Erabilitako errekurtso batzuk dira: lurrean jarritako pentagrama, endekagrama mugikorra, gorputz solfeoa etab...

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erritmika lantzearekin batera, aspektu melodiko eta harmonikoak lantzen dira, irizpide berak jarraituz.

Klase erritmikoaren elementuak: erritmo jarduerak, melodia, entzuketa, eutonia eta gorputz teknika, eta material ezberdinen erabilpena.

Metodo hau 3-4 urtetik hasita, edozein adinetara luza daiteke, eta ez da beharrezkoa aurre ezagutzak izatea.

Gaur egun, aintzakotzat hartzen diren eskola askotan lantzen da metodo hau eta erantzun oso onak ditu.

  • 1.jarduera: Dalcroze metodoaren oinarria inprobisazioa da. Klasean zehar haurrak mugitzen dira. Orduan, irakaslea pianoa jotzen hasten da. Hasteko, adibidez, aurpegia baina erritmo lasai batekin. Ikasleak erritmoaren arabera mugitzen dira. Erritmoa handitu daiteke, horrela, musika erabiltzen dituen neurri eta figura ezberdinen jabe egiten da:
    • Beltzak ibiltzeko.
    • Kortxeak korrika egiteko.
    • Zuriak astiro ibiltzeko.
  • 2.jarduera: Soinuaren intentsitatearen arabera, era batera edo bestera zapaltzen dute. Adibidez, danbor batekin. Suabe joz, oin puntetan, gogor jotzean, gogor zapalduz.
  • 3.jarduera: Haurreko bi jarduerak bateratu daiteke. Pianoa erabiliz melodia bat jo astiro, azkar, gogor, suabe...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]