Émile Roux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Émile Roux frantses sendagilea izan zen (Confolens, 1853 - Paris, 1933). Pasteurren laguntzaile izan zen. Bakteriologiaren aurrerapenerako oinarrizko ikerlanak egin zituen. Kolera gaitza oiloekin aztertu ondoren, amorrua ikertu zuen. Difteria-toxina aurkitu zuen 1889an, eta lehen osagilea izan zen gaitza seroterapiaren bidez sendatzeko ahaleginak egin zituena (1894). Pasteur Institutuko zuzendariordea izan zen 1896tik aurrera, 1904an zuzendari izendatu zuten arte.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Émile Roux Aldatu lotura Wikidatan