Étienne Borne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Étienne Borne
Inspector general of the Éducation nationale (en) Itzuli

1971 - 1974
Bizitza
JaiotzaManduel1907ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLa Celle-Saint-Cloud1993ko ekainaren 14a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Alain
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)La Croix
Jasotako sariak

Étienne Borne (Manduel, Gard, 1907ko urtarrilaren 22a - 1993ko ekainaren 14a) frantses filosofoa izan zen.

1926an goi-mailako eskolan sartu zen eta han ezagutu zituen Raymond Aron, Jean-Paul Sartre eta Simone Weil. 1930ean filosofiako oposizioa lortu zuen. Irakasle-lanaz gainera, hainbat aldizkari kristau-demokratetan idazten zuen: L´Aube, Sept, Temps présent, Esprit. Nazismoaren eta faxismoaren kontra agertu zen, eta frankismoaren kontra egin zuen. Alderdi demokrata-kristauaren kide gisa izan zuen eragin gehien Bornek. Demokrazia kristauaren ideia berritzen saiatu zen. Haren iritziz kristautasuna baliagarri izan daiteke alderdi demokratiko baten oinarri gisa; bestalde, kristau demokraziak ez du klerikala izan behar, izan ere, elizaren aparatuetatik independente baita. Horrez gainera, onartzen zuen kristauak beste talde politikoetan parte hartzea. Azkenik, onartzen zuen kristau demokraziak arrazoi izan zuela zenbait erabaki politikoetan: nazismoari uko egitea, komunismoa baztertzea, mesfidantza liberalismo ekonomikoari eta sozialismo estatikoari buruz, tokian tokiko elkarteak eta taldeak sustatzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]