Étienne Decroux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses mimoa (Paris, 1898 - Boulogne-Billancourt, 1991). Keinuen bidezko antzezpenaren sortzailea, izaditik hartutako mugimenduak antzeratzen zituena, hitza, musika eta bestelako apaingarriak baztertuta. 1940an Gorputz Mimikarako Eskola sortu zuen Parisen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, mimikako lantegiak antolatu zituen Europan eta New Yorken. Haren ikasle ezagunenak, Marcel Marceauk, Decrouxen teorietan oinarritu zuen bere mimika-lana. Beste ikasle batek, Jean-Louis Barrault zinema antzezle eta zuzendariak, Les Enfants du paradis (1945, Paradisuko haurrak) filmaren bidez omendu zuen bere maisua eta artea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]