Étienne Geoffroy Saint-Hilaire
Wikipedia(e)tik
Étienne Geoffroy Saint-Hilaire (Étampes, 1772 - Paris, 1844) frantziar naturalista izan zen. Jardin des Planteseko irakasle izan zen (1793), eta han zoologia-bilduma bat egin zuen. Napoleonekin joan zen Egiptora (1798-1801) eta Kairoko Institutua sortu zuen. Haren lan guztiek funtsezko ideia bat dute oinarrian, eraketa organikoaren batasuna. Hala, teoria horri jarraituz, ornodun guztien hezurdurak badituztela berdintasunak ikusi zuen. Orobat, enbriologiaren aitzindari eta teratologia esperimentalaren sortzailea izan zen. Haren ustez ingurunearen eraginak hartara eramanda agertzen dira animalia eta landare motetan aldaerak. Bilakaeraren teoriaren aitzindaria izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.