Étienne Gnassingbé Eyadema
Wikipedia(e)tik
Étienne Gnassingbé Eyadema Togoko militar eta politikaria izan zen (Pya, Lama Kara, 1935 - 2005). Grunitzky agintaritzatik eraisteko estatu-kolpean parte hartu zuen 1967an, eta Togoko Errepublikako gobernuburu eta lehendakari bihurtu zen. Kargu hartan berretsi zuten, 1972an, erreferendum bidez, eta 1979an (Konstituzioa eraberritu zen) eta 1986ko hauteskundeetan ere bera aukeratu zuten. 1991ean hasita, istilu latzak gertatu ziren Togon, lehendakariaren dimisioa eta demokrazia ezartzeko eskatuz, besteak beste. 2002an Konstituzioa aldatzen saiatu zen berriz, hark hauteskundeetara aurkezteko ezartzen zituen mugak kentzeko asmoz. 2003an, berriz irabazi zituen hauteskundeak. 2005ean hil zen, bihotzekoak jota.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.