Étienne Méhul

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Étienne Méhul.

Étienne Nicolas Méhul (Givet, Ardenak, Frantzia, 1763ko ekainaren 22a - Paris, Frantzia, 1817ko urriaren 18a) frantses musikagilea izan zen. Eragin handia izan zuen frantses operaren aurrerabidean, eta XIX. mendearen hasierako musikagileen bidea ireki zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glucken eta Cherubiniren eraginez musika dramatikoa idazten hasi zen, eta 1787-1822. urteetan berrogei operatik gora ondu zituen, gehienak Opera Komikoan antzeztuak.

Hauek dira Méhulen lanik arrakastatsuenak: Le Jeune Henri (1797), Les Deux Aveugles de Tolède (1806, "Toledoko bi itsuak"), Uthal (1806) eta Joseph (1807).

Balletak, ahotserako lanak, orkestrarako lanak, ganberako musika eta pianorako lanak ere idatzi zituen. Ausart agertzen zen harmonian, eta dramagile eta orkestratzaile dohain bereziak zituen. Orkestraren zeregina azpimarratu zuen operetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Étienne Méhul Aldatu lotura Wikidatan