Étienne Martin
Wikipedia(e)tik
Fitxategi:Parc de Bercy 20060916 01.jpg
Demeure X, Bercyko Parkea
Étienne Martin (Loriol-sur-Drôme, Frantzia, 1913 - Paris, Frantzia, 1995) frantses eskultorea izan zen.
Biografia [aldatu]
Lyongo Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. 1933an Parisera joan zen eta Charles Malfrayen lantegian lan egin zuen.
Lehenengo lanetan (Passementeries) ehunak, larrua eta kableak erabili zituen. Hortik aurrera, batez ere, igeltsua eta zura landu zituen. Demeures izeneko lan-sorta egiteko, brontzea eta zura erabili zituen eta tamaina ikaragarrizko barrunbeak egin zituen, forma barrokoak, espresionistak eta izadiko gai organikoak (zuhaitzak) erabiliz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.