Île Saint-Louis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Île Saint-Louis.

Île Saint-Louis Parisen dagoen uhartea da, Sena ibaian kokatua Île de la Cité uhartearen hego-ekialdean (4. barrutia). Izena Frantziako errege Luis IX.en omenez du (Saint Louis).

Eduki-taula

[aldatu] Arkitektura eta hirigintza

Uhartea Frantziako lehen hirigintza planetako bat da, XVI. mendean planeatu zen, Henrike IV.a eta Luis XIII.a erregealdietan. Hasieran, bi uharte ziren, baina lurbete eta inguruko kaiak eraiki ziren, uholdeetatik babesteko. Hiri bilbea ortogonala da, uhartearen luzerakoan kale nagusiarekin eta angelu zuzeneko hainbat kalexkekin. Egun, ez du metro geltokitik.

Île Saint-Louisen hôtel particulier (hiri-etxalde) ugari ditu, eta horregatik « l'île des palais » ("jauregien uhartea") goitizena du. 1664an ia amaitua zegoen[1]. Jauregi hauetako zenbait Louis Le Vau arkitektoak eraiki zituen eta François Le Vau anaiak bertako eliza, Saint-Louis-en-l'Île (1644). Handiena hôtel Lambert da, hego-ekialdeko muturrean kokatua. Besteen artean daude:

Hôtel Lambert
  • hôtel Aubert-Perrot
  • hôtel de Chenizot
  • hôtel Comans-Richelieu
  • hôtel de Gontaut-Biron
  • hôtel de Lauzun
  • hôtel Lefèvre de la Barre
  • hôtel Lefèvre de la Malmaison
  • hôtel Le Vau
  • hôtel Sainctot
  • hôtel de Pierre Viole
  • hôtel Potart
  • maison Gruyn de Bordes
  • pavillon de Bretonvilliers

[aldatu] Uhartea konektatzen duten zubiak

  • Pont Saint-Louis (Île de la Cité uhartetik)
  • Pont de la Tournelle (ezkerraldetik)
  • Pont Louis-Philippe (eskuinaldetik)
  • Pont Marie (eskuinaldetik)
  • Pont Sully (ezker eta eskuinaldetik)

[aldatu] Erreferentziak

  1. L’Île Saint-Louis, http://www.paris.fr/portail/Urbanisme/Portal.lut?page_id=101&document_type_id=4&document_id=13164&portlet_id=14633&multileveldocument_sheet_id=636 

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Île Saint-Louis

Koordenatuak: 48°51′06″N 2°21′23″E / 48.85167°N 2.35639°E / 48.85167; 2.35639

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak