Ñandu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ñandu
Status iucn3.1 NT eu.svg

Iraute egoera: Ia arriskuan
Common rhea.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Struthioniformes
Familia: Rheidae
Generoa: Dromaius
Espeziea: R. americana
Izen binomiala
'Rhea americana'
(Linnaeus, 1758)
Rhea americana Distribuzione.jpg

Ñandua rheidae familiako hegazti handia da, ostrukaren antzekoa, lurrean ibiltzen dena, 1,50 m inguru garaia (Rhea americana). Lepo luzea du, eta hanka sendoak. Afrikako ostruka baino txikiagoa da. Luma beltzak, hori, gris eta zurixkak ditu. Hego luze samarrak ditu, hezur luzekoak eta luma luze finez estaliak. Hala ere, ez da hegan egiteko gai, baina lasterkari bizkorra da. Hiru behatz ditu hanketan (Afrikako ostrukak dituen bien ordez). Sustraiak, belarrak, intsektuak eta narrastiak janez elikatzen da. Brasilen eta Patagoniaren arteko eskualde lau eta zabaldietan bizi da. Lautik hogeita hamarrera bitarteko multzoetan ibiltzen da. Trabarik egiten ez bazaio, lasaia eta otzana da.

Erreferentziak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ñandu
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Ñandu