Óscar Arias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Óscar Arias
Óscar Arias
Datu pertsonalak
Izen osoa Óscar Rafael de Jesús Arias Sánchez
Jaio 1940ko irailaren 13a (74 urte)
Heredia ( Costa Rica)

Óscar Rafael de Jesús Arias Sánchez (Heredia, 1940ko irailaren 13a) costarricar politikaria da, 2006 eta 2010 artean bertoko presidentea izan zena. 1987an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Erdialdeko Amerikako gerra zibilak amaitzeko bere ahaleginegatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen Costa Rican, eta 1967an Londresera joan zen gobernu britainiarraren diru laguntza batekin zientzia politikoak ikastera; gai horri buruz egin zuen doktoregoa. Unibertsitateko irakasle, ministro, diputatu eta Alderdi Liberal Nazionalaren (PLNren) idazkari izan zen. 1981ean PLNren Idazkaritza Nagusia utzi eta Luis Alberto Mongeri lagundu zion lehendakaritzarako kanpainan. 1986an Errepublikako presidente hautatu zuten botoen % 53arekin.

Erdialdeko Amerikako presidenteak bildu zituen Costa Rican eremu hartan gerra amaitzeko zuen Bake Plana aurkezteko. 1987an Nikaragua, Honduras, Guatemala eta El Salvadorreko presidenteak bildu eta Esquipulas II Hitzarmena izenpetu zuten, bakeak egin eta nazio bakoitzaren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko hitza emanez. Ekimen horrengatik Bakearen Nobel saria jaso zuen urte horretan bertan (1987). 1988an Costa Ricako San Josen bildu zen Erdialdeko Amerikako Presidenteen Gailurra, Esquipulas IIren hitzarmenak nola zihoazen aztertzeko eta Oscar Ariasek bere laguntza eskaini zien El Salvadorri eta Guatemalari, gerrillen eta gobernuen arteko bitartekotza egiteko.

1990ean utzi egin zuen estatuaren buruzagitza, inkesten arabera % 90eko onarpen maila zuen arren, hauteskundeetara aurkeztu ez zelako.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Óscar Arias Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Costa Rica
Artikulu hau Costa Ricako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]