Øresund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Danimarka eta Suedia arteko itsasarteari buruzkoa da; Ålandeko udalerria gaitzat duena beste hau da: Sund (Åland)

Sund edo Øresund itsasartea[1] (danieraz Øresund; suedieraz Öresund) itsaso bien arteko banapena da: Ipar Itsasoa eta Itsaso Baltikoa eta baita lurralde bien arteko banapena: Danimarkako Seelandia uhartea eta Suedian dagoen Eskania eskualdea. Lekurik estuenean, 4 km zabalera baino ez du, Danimarkako Elsinore eta Suediako Helsingborg artean.

Oresund Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Baltikoa batzen dituzten hiru daniar itsasarteen bat da. Bidea Kattegat, Skagerrak eta Ipar Itsasotik doa.

[aldatu] Historia

Itsasartearen kontrol politikoak maizko auziak sortu zituen Danimarka eta Suedia artean. Danimarkak kontrola mantentzeko mendebaldeko kostan Kronborg gaztelua (Helsingørren) eta ekialdekoan Kärnan gotorlekua (Helsingborgen) eraiki zituen, 1658an ekialdeko kosta Suediari utzi arte.

2000 urtean Øresund zubiak Danimarka eta Suedia elkartu zituen.

[aldatu] Uharteak

Oresunden zenbait uharte daude:

  • Amager.
  • Saltholm.
  • Ven.
  • Peberholm - artifiziala.
  • Middelgrundsfortet - artifiziala.
  • Flakfortet - artifiziala.

[aldatu] Erreferentziak

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Øresund

Koordenatuak: 55°47′23″N 12°45′03″E / 55.78972°N 12.75083°E / 55.78972; 12.75083

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak