Øresund zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Øresund zubia
Öresundsbron i solnedgång 2.jpg

Øresund zubia (danieraz Øresundsbron, suedieraz Öresundsbron) Danimarka eta Suedia elkartzen dituen zubi luzea da. Zehatzago esanda, Kopenhage eta Malmö elkartzen ditu Øresund itsasartean barrena. 1999ko abuztuaren 14rako bukatua bazegoen ere 2000ko uztailaren 1ean inauguratu zuten.

[aldatu] Egitura

Bi trenbide eta autoentzako lau karril dauzka, Europan trena eta errepidea batzen dituen zubi luzeena delarik. 7845 metroko luzera du, zabalera 23'5 metrotakoa da eta pisua azkenik 82.000 tonatakoa. Aipaturiko ia zortzi kilometroek Øresund itsasartearen erdia inguru betetzen dute, gainerakoa Peberholm uhartea artifizialak (4055m) eta ur azpiko tunelak (3510m) osatzen dute.

Zubiak 57 metrotako altuera badu ere itsasontzi gehienek tunela dagoen eremua erabiltzen dute zeharkaldia egiteko. Zubairen erdialdean bi dorrek esekia dago zubia. Dorreen altuera 204 metrotakoa da, eta zubiek esekitzen duten zatia 490 metro luzerakoa.

[aldatu] Garraioa

Hogei munuturo ateratzen dira trenak Malmöra edo Kopenhagera. Tartean Kopenhageko aireportuan gelditzen da.

Errepidez bidaiak 15 eta 20 minutu artean irauten du, eguraldiaren arabera nabarmen alda daitekeelarik. Ordainsaria 20€koa da motoentzat, 39€koa autoentzat, 105€koa kamioientzat eta 150€koa autobusentzat.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Øresund zubia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak