Þórarinn Eldjárn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Þórarinn Eldjárn (Reykjavik, Islandia, 1949ko abuztuaren 22a) idazle islandiarra da. 1969 eta 1972 bitartean, Suediako Lundeko Unibertsitatean Literatura eta Filosofia ikasi zuen. 1972 eta 1973 bitartean islandiera ikasi zuen Islandiako Unibertsitatean.

Hainbat olerki-liburu, kontakizun bilduma eta eleberriak idatzi ditu, eta ingelerazko eta beste eskandinaviar hizkuntzetako liburu batzuk islandierara itzuli ditu. Tartean, Göran Tunströmen eleberriak edota Lewis Carrollen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua. Halaber, haurrentzako liburu irudiztatuak idatzi ditu bere arrebaren laguntzaz, Sigrún Eldjárn artista.

Bere lanik ezagunena Brotahöfuð eleberria da. Hainbat hizkuntzetara itzuli dute, horien artean frantsesera eta ingelerara. 2001ean Dublingo IMPAC sari literarioa irabazteko hautagaietako bat izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]