Đura Jakšić
Wikipedia(e)tik
Đura Jakšić Serbiar idazlea (Srpska Crnja, 1832 - Belgrad, 1878). Serbiako idazle erromantiko nagusia izan zen, eta literatura-genero guztiak landu zituen. Abertzaletasunaren garra darie haren obrei. Obra nagusiak: Ezki oihanean eta Gauerdian poemak; Laborariak, Mendi ondoan eta Krivosekeko aterpea eleberriak; eta Serbiarren exodoa (1862) eta Stanoje Glavas (1878) dramak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.