İskenderun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

İskenderun

İskenderun
Izen ofiziala İskenderun
Estatua TurkiaTurkia
Probintzia Hatay probintzia
Koordenatuak

36°34′N 36°9′E / 36.567°N 36.150°E / 36.567; 36.150Koordenatuak: 36°34′N 36°9′E / 36.567°N 36.150°E / 36.567; 36.150

İskenderun non dagoen adierazten duen Turkia-ko/-go/-eko mapa
İskenderun
Biztanleria 159,149 bizt. (2000)
http://www.iskenderun.bel.tr/

İskenderun —antzina Alexandreta[1]— (grezieraz Ἀλεξανδρέττα, arabieraz الإسكندرون al-ʼIskandarūn), Hatay probintzian dagoen egungo Turkiako hiri bat da. Bere biztanleria, 159.149 biztanlekoa da, 2000ko erroldaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

İskenderunek, Alexandro Handiak K. a. 333an sortutako antzinako Alexandria ad Issumen izena mantentzen du, baina, ziuraski, ez da toki berean egongo. Issosko gudua gertatu zen tokitik 40 kilometro hegoaldera dago. Alexandrok, Siriako Ateen kontrolgune bezala Myriandrus ordezkatzeko xedearekin sortu zuen. Antzinatean, hiria, Bagdad eta Indiarako ibilbide komertzialen zeharkagune garrantzitsua izan zen, Ekialdeko Britainiar Konpainiak, agentzia bat eta faktoria bat mantendu zituen 200 urtez.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Alexandretako Sanjaka, Siriako Agindu frantziarraren zati izatera pasa zen, estatutu berezipean, baina Turkiak itzultzeko exigitu zuen, eskualdea, turkiar, sunitar eta alauita taldeez populatua zegoela argudiatuz. 1939ko uztailean, Siriaren kexuak kontutan hartu gabe, Frantziak, Sanjaka Turkiari eman zion, gerta zitekeen gerran turkiarren laguntza ziurtatzeko. Siriak, eskualdea aldarrikatzen jarraitzen du.

Gaur egun, Iskenderun, gune industrial garrantzitsu bat da, eta Irak iparraldetik datorren petrolio hodi garrantzitsu baten azken muturra. Gainera, Turkiak Mediterraneo itsasoan duen portu militarrik garrantzitsuena da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (İskenderun)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.0 26.4 31.7 36.0 40.0 37.6 37.2 38.8 40.0 37.4 31.2 26.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.4 16.1 18.7 22.3 25.5 28.5 30.7 31.5 30.3 27.1 21.7 17.1 23.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -0.8 -0.3 0.4 5.1 11.2 14.8 18.6 18.6 15.4 2.5 2.4 0.8 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.6 9.0 11.3 14.7 18.4 22.0 25.0 25.7 23.3 18.9 13.8 10.2 16.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81.7 85.6 85.9 63.8 47.0 35.4 12.1 18.9 39.4 79.8 88.8 89.4 727.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.3 11.1 11.4 9.4 6.6 3.3 3.1 3.7 5.8 8.7 8.7 11.1 94.2
Eguzki orduak 130.2 142.8 189.1 216 279 309 294.5 288.3 264 232.5 168 124 2637.4
Hezetasuna (%) 61 63 66 69 72 74 74 72 67 65 63 63 67.4
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [2]
Iturria (2): Weatherbase [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf .. Euskaltzaindiak egindako oharra:
    • Testu orokorretan Iskenderun idatz daiteke, baina testu espezializatuetan İskenderun idatzi behar da, hori baita jatorrizko grafia.
  2. http://www.dmi.gov.tr/veridegerlendirme/il-ve-ilceler-istatistik.aspx?m=ISKENDERUN
  3. http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=7371&refer=&units=metric

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: İskenderun Aldatu lotura Wikidatan