Ōgaki (Gifu)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ōgaki

Ōgaki (Gifu)
bandera

armarria

Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Gifu
Koordenatuak

35°25′N 136°46′E / 35.417°N 136.767°E / 35.417; 136.767Koordenatuak: 35°25′N 136°46′E / 35.417°N 136.767°E / 35.417; 136.767

Ōgaki (Gifu) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Ōgaki (Gifu)
Eremua 206,52 km²
Biztanleria 160.095 bizt. (2014)
Dentsitatea 775,2 bizt./km²
http://www.city.ogaki.lg.jp/

Ōgaki (大垣市 Ōgaki-shi?) , Japoniako Gifu prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 160.095 biztanle ditu. Nagoiatik gertu dagoenez ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren parte da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōgakiko gaztelua 1500 urtean eraiki zen eta Sekigaharako borrokan paper garrantzitsua izan zuen. 1556 urtean Toyotomi Hideyoshi generalak Sunomata gaztelua eraiki zuen. Bi hauen inguruan eratuz joan zen herria. XVII mendeko Matsuo Bashō haiku poetaren bidaietako baten amaiera Ōgakin izan zen Oku no Hosomichi liburuan kontatzen duen bezala. Edo Aroan Nakasendō errepideko posta-hiria izan zen.

Udalerria 1918ko apirilean udalerria eratu zen eta hurrengo urteetan inguruko herriak bereganaten hasi zen lurraldea zabalduz. 1945ean Bigarren Mundu Gerrako bonbaketak izan zituen eta besteak beste gaztelua suntsiturik gelditu zen. 1988an lortu zuen hiri estatusa eta gaur egun prefeturako bigarren hiri jendetsuena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nōbi lautadan kokaturik dago, Gifu prefeturaren hego-mendebaldeko muturrean. Elkar loturik ez dauden hiru lurraldek osatzen dute, Sunomata ekialdean, Ōgaki erdian eta Kamiishizu mendebaldean. Ibi ibaiak zeharkatzen du eremua eta Nagara ibaiak banatzen du Gifu hiriburutik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ōgaki (Gifu)