Ōtani Yoshitsugu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ōtani Yoshitsugu (japonieraz 大谷吉継, 1558-1600), Japoniako historiako Sengoku aroko eta Azuchi-Momoyama aroko samurai bat izan zen.

Yoshitsugu, Toyotomi Hideyoshiren basailu bihurtu zen, eta, beraz, Kyushuren baketze kanpainan parte hartu zuen. Sekigaharako guduan, Yoshitsuguk Ishida Mitsunariren alde egin zuen, Tokugawa Ieyasuren aurkaria zena. Guduan zehar, Yoshitsuguk, Kobayakawa Hideakiren erasoa jaso zuen, nork, guduaren erdian, aldez aldatu eta Tokugawaren "Ekialdeko Armada"ren alde egitea erabaki zuen. Etsaien eskuetan erortzea eragozteko, Yoshitsuguk, bere zerbitzarietako bati, burua mozteko eskatu zion, eta burua, etsaiak garaikur bezala ez hartzeko moduan ezkuta zezala, eta bere zerbitzariak hala egin zuen.

Yoshitsugu, legenarra jasan zuelako ere ospetsua da. Gudu zelaira ere, palankin batean iritsi zen.