Švejk gudari zintzoa
Wikipedia(e)tik
Švejk gudari zintzoa (txekierazko jatorrizko izenburua Osudy dobrého vojáka Švejka za světové války, euskaraz Švejk gudari zintzoaren patua gerra mundialean zehar) 1921 eta 1922 urteen artean atalka argitaratutako Jaroslav Hašek txekiar idazlearen umorezko eleberria da.
Švejk gudaria Pragako bere-berezko pertsonaia da, bere azerikeria eta azkarkeriekin bizitzan ahal duen moduan aurrera doa, halere, Lehen Mundu Gerran Austriar-Hungariar Inperioaren aldeko errekluta gisa azpijoko eta amarruen bidez borrokan parte hartzea saihestea lortzen du. Eleberri hau txekierazko mundu mailako idazlan ezagunena bezala jo ohi da. Praga hirian zegoela denbora U Kalicha taberna edo jatetxean igaro ohi zuen (hiri horretan gaur egun oraindik badagoen taberna).