'Allo 'Allo!
| 'Allo 'Allo! | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izena | 'Allo 'Allo! | |
| Sortzaileak | Jeremy Lloyd eta David Croft | |
| Generoa | Komedia | |
| Ekoizlea | (BBC1 katean emititua) |
|
| Aktoreak | Carmen Silvera Gorden Kaye Guy Siner Kim Hartman Richard Marner Sam Kelly Vicki Michelle Kirsten Cooke Francesca Gonshaw Kenneth Connor Sue Hodge Richard Gibson John Louis Mansi Rose Hill Arthur Bostrom Jack Haig Hilary Minster |
|
| Sailaren Britainia Handiko Jatorrizko Emanaldi Datak | 1982ko abenduaren 30a - 1992ko abenduaren 14a | |
| Euskal Herrian nork bota zuen | ETB1 eta ETB2 kateek 1986tik aurrera | |
| Atal kopurua | 85 | |
| Atal bakoitzaren iraupena | 25-45 minutu | |
'Allo 'Allo! BBC britainiar telebista kateak ekoiztutako egoera komedia generoko (ingeleraz sitcom) telesailoa arrakastatsua da. Lehenbiziko aldiz 1982ko abenduaren 30ean BBC1 katean emititu zen. Euskal Herrian aldiz, ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz eskeini zuten. Horretaz gain, Ipar Euskal Herrian Canal+ kateak 1989ko uztailaren 3tik aurrera frantsesez eskeini zuen.
Eduki-taula |
Nondik norakoa [aldatu]
Telesailoa Bigarren Mundu Gerran zehar Frantzia Okupatuan kokatzen den Nouvion kafetegian girotuta dago. Alemaniarrek herria okupatu eta bertakoen gauza baliotsuenak ostu dituzte, ekoiztutako lehenbiziko Kuku Erlojua eta Van Clomp artistaren "Titi Handien Madonna eroria" margolana barne. Alemaniar komandanteak gerra behin amaitu eta gero gauza horietaz jabetu nahi du, hortaz herriko kafetegiaren nagusia den René François Artois horiek gorde diezaiozkion behartzen du. Hitlerrek ere margolana beretzat nahi du, horretarako eta margoa topatu dezan Gestapoko Herr Otto Flick agentea bidaltzen du. Halere, Flick berak margolana berarentzat eskuratu gura du.
Aldi berean, Renék bere kafetegia Britainiar Gudarosteko bi gudari xelebreen babesleku gisa erabiltzen du, azken bi hauei Frantziar Erresistentziak (bere kide guztiak emakumeak dira) euren etxera bidali nahi ditu.
Pertsonaia nagusiak [aldatu]
- René François Artois (Gorden Kaye)- Kafetegiaren nagusia eta erresistentziaren laguntzaile.
- Edith Melba Artois (Carmen Silvera)- Renéren emaztea eta herriko cabareteko abeslaria.
- Madame Fanny La Fan (Rose Hill)- Edithen ama zaharra, atso hau kafetegiaren goialdean bizi da.
- Michelle Dubois (Kirsten Cooke)- Erresistentziaren herriko buruzagia.
- Fairfax eta Carstairs (John D. Collins eta Nicholas Frankau)- Bi gudari britaniarrak.
- Coronel Kurt Von Strohm (Richard Marner)- Alemaniar komandantea.
- Herr Otto Flick (Richard Gibson, 1. denboralditik 8.era; David Janson, 9. denboraldia)- Gestapoko ofiziala.
Bideoak [aldatu]
- 'Allo 'Allo! telesailaren sarrera eta musika (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo! telesaila gaztelaniaz ikusgai (Gaztelaniaz)
Kanpo loturak [aldatu]
- 'Allo 'Allo!' telesaila BBCren webgunean (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo!' telesaila IMDB webgunean (Ingelesez)
- Cafe René, telesaila honen zaletu eta jarraitzaileen webgunean (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo!' telesailaren gida (Ingelesez)