1. FC Nuremberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:14, 22 uztaila 2016
1. FC Nürnberg
Ezizena(k)Der Club (kluba)
Sorrera1900
Futbol zelaiaFrankenstadion
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 1928
PresidenteaAlemania Andreas Bornemann
EntrenatzaileaAlemania Alois Schwartz
Liga2. Bundesliga
2015-163.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1924ko partida 1. FC Nuremberg eta Hamburger SV taldeen artean.
Zaleak 2007an irabazitako Alemaniako Kopako finalean.

1. FC Nuremberg (alemanez 1. FC Nürnberg, izen osoa 1. Fußball-Club Nürnberg Verein für Leibesübungen e. V.) Nurenbergko futbol taldea da, Alemaniako ligaren lehen hamarkadetan nagusi izan zen taldea. 2014an Bundesligaren lehen mailatik jeitsi da.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

1900ean sortu zen eta 1909rako jadanik hegoaldeko txapelduna izana zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren urrezko garaia iritsi zitzaion. 1918ko uztaila eta 1922ko otsailaren artean jokaturiko 104 partiduetan ez baitzuen porrotik izan. 1920an jokatu zen lehenengo Alemaniako txapelketa eta finala 2-0 irabazi zuen SpVgg Greuther Fürthen aurka. 20. hamarkadan 5 aldiz irabazi zuen liga alemaniar taldeen artean bere nagusitasuna argi erakutsiz.

1934ean FC Schalke 04ren aurrean galduriko finalak hurrengo hamarkadan nagusi izango zen taldea goratu zuen. Hala ere Nurenberg gai izan zen 1936an txapelketa berri bat eta 1935 eta 1939an bi Kopa irabazteko.

Gerra ondorengo hamarkadak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren jokatu zen lehen txapelketa irabazi zuen 1948an, baina hamarkada bat pasa itxaron behar izan zuen 1961ean beste liga bat eta 1962an kopa bat irabazteko. 1964ean Bundesliga sortzerakoan lehen mailan sartua izan zen ordura arteko klubik loriatsuena baitzen. 1968an irabazi zuen orain arteko azken liga. Hurrengo urtean ordea Max Merkel entrenatzaileak beteranoak bota eta gazte jendea sartu nahi izan zuen eta kluba bigarren mailara jeitsi zen.

Bederatzi urte bigarren mailan egin ondoren 1978an igotzea lortu zuen baina denboraldi bakarra egin zuen goren mailan. 1980an berriz igo ziren. Ordutik hona 1988an izan du emaitzarik onena Bundesligan bosgarren egin baitzuen urte honetan. 90. hamarkadan diru arazoak zirela eta berriz ezagutu zuen bigarren maila.

XXI mendea

Gaur egun Bundesligan ari da jokatzen. Azken titulu bat irabazi zuen 2007an, Alemaniako Kopa hain zuzen ere.

Palmaresa

Alemanian: 13

Europan: 1

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1. FC Nuremberg Aldatu lotura Wikidatan