1. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia(e)tik
1. Linea (Bilboko metroa)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Logotipo metro bilbao.png
1. linea
BSicon .svg KBHFa orange
Plentzia
BSicon .svg STR orange
5'
BSicon .svg BHF orange
Urduliz
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Sopela
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Larrabasterra
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Berango
BSicon .svg STR orange
1'
BSicon .svg exBHF orange
Ibarbengoa-Getxo
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Bidezabal
BSicon .svg tSTRa orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Algorta
BSicon .svg tSTRe orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Aiboa
BSicon .svg STR orange
1'
BSicon .svg BHF orange
Neguri
BSicon .svg STR orange
2'
BSicon .svg BHF orange
Gobela
BSicon .svg tSTRa orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Areeta Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTRe orange
1'
BSicon .svg BHF orange
Lamiako
BSicon .svg STR orange
2'
PARKING BHF orange
Leioa
BSicon .svg WBRÜCKE orange
1' Gobela ibaia
BSicon .svg BHF orange
Astrabudua
BSicon .svg tSTRa orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Erandio
BSicon .svg tSTRe orange
BSicon .svg WBRÜCKE orange
3' Asua ibaia
BSicon .svg BHF orange
Lutxana
tCONTg black tSTRa orange
2. linea
tSTRlf black mtABZlg orange+black
2'
BSicon .svg tINT orange
San Inazio L2 Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Sarriko
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Deusto
BSicon .svg tWSTR orange
1' Bilboko itsasadarra
BUS tINT orange
San Mamés Cercanias Logo.svg C-1, C-2 Euskotren Tranbia Logo.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Indautxu
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Moyua
BSicon .svg tSTR orange
1'
TRAIN2 tINT orange
Abando Cercanias Logo.svg C-1, C-2, C-3, feve Euskotren Tranbia Logo.svg
BSicon .svg tWSTR orange
2' Bilboko itsasadarra
BSicon .svg tINT orange
Casco Viejo Euskotren Trena Logo.svg 4 Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR orange
1'
BSicon .svg tBHF orange
Santutxu
BSicon .svg tSTR orange
2'
BSicon .svg tBHF orange
Basarrate
BSicon .svg tSTRe orange
1'
BSicon .svg INT orange
Bolueta Euskotren Trena Logo.svg 1, 1D, 3
BSicon .svg WBRÜCKE orange
1' Nerbioi ibaia
PARKING mKINTa black+orange
Etxebarri L2
BSicon .svg CONTf black
2. linea
1. linea
Irekiera 1995ko azaroaren 11n
Nork ustiatuta Metro Bilbao S.A.
Martxan dabilen geltoki kopurua 28
Azken luzapena 2005ko urtarrilaren 5ean, Etxebarri
Hurrengo luzapenak Ibarbengoa-Getxo
Luzera totala 28,830 Km
Estaldutako udalerriak Etxebarri, Bilbo, Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia

Bilboko metroaren 1. linea Etxebarriko geltokian hasi eta Plentziako geltokian bukatzen da, eta bidetik Etxebarri, Bilbo eta Bilboko itsasadarraren Eskuinaldetik igarotzen da.

Lineak tarte amankomuna dauka 2. linearekin, San Inazio eta Etxebarri artean. Tarte amankomuneko geltoki guztiak lurpekoak dira, Bolueta eta Etxebarriko geltokiak izan ezik. Bestalde, San Inaziotik Plentziara arteko tartea Eusko Trenbideak enpresak ustiatutako linea izan zen. Zati horren geltokiak lurgainekoak dira, Erandio, Areeta eta Algortakoak izan ezik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko azaroaren 11n José Antonio Ardanza Lehendakariak Bilboko metroaren lehenengo 23 geltokiak inauguratu zituen, hots, Casco Viejo - Plentzia tartea. Honela, Bilboko metroko lehenengo linea martxan jarri zen.

Urte bat geroago, 1996ko ekainaren 24an, Getxon Areeta eta Neguri geltokien artean Gobelako geltokia inauguratu zen.

1997ko uztailaren 5ean hiru geltoki berri gaineratu zitzaizkion Metro sareari: (Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak).

1999an San Mameseko Trukatzailea eraikitzen hasi zen, non gaur egun Renfeko Aldirikoen, EuskoTranen eta Termibusen zerbitzuak Metroarekin lotzen diren.

2005eko urtarrilaren 8an Etxebarriko geltokia martxan jarri zen.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metrobilbaol1.png

  • Etxebarri: Lurgaineko geltokia da, Etxebarriko udalerriaren behekaldean dago. Geltokiaren ondoan aparkaleku bat egokitu da metroa erabilita kotxea bertan prezio merkean aparkatzeko, mugikortasuna eta garraio publikoa sustatu nahian. 2005eko urtarrilaren 8an inauguratu zen.
  • Santutxu: Bilboko Santutxuko auzoan kokatzen da. Bi sarbideko lurpeko geltokia da, bata Zabalbide kaleko 53. zenbakian, eta bestea Tenor Fagoaga kaleko 6. zenbakian. Igogailua Karmelo kalean dago. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen.
  • Casco Viejo (Zazpi Kaleak): Bilboko Alde Zaharrean kokaturik, lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Unamuno Plazan eta bestea San Nikolas elizaren alboan. Horrez gain, Begoñako auzoarekin komunikaturik dagoen igogailua dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Abando: Bilboko Abando auzoan dago. Lurpeko geltoki honek hiru sarbide dauzka. Bata On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiaren 1. zenbakian (igogailua ere bertan dago), beste bat Berastegi kaleko 1. zenbakian, eta hirugarrena Iparreko geltokian. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Moyua: Bilboko Federico Moyua Plazaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek hiru sarbide dauzka. Bata Moyua Plazan 1. zenbakian, beste bat Moyua Plazaren 3. zenbakian, eta hirugarrena Diputazio kaleko 8. zenbakian. Igogailua On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiaren 37. zenbakian dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Indautxu: Bilboko Indautxuko auzoaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Areiltza Doktorea kaleko 33. zenbakian, eta bestea Indautxu Plazan. Igogailua Areiltza Doktorea kaleko 25. zenbakian dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • San Mames: Bilboko Basurtuko auzoaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Sabino Arana etorbideko 17. zenbakian, eta bestea Luis Briñas kaleko 23. zenbakian. Igogailua Luis Briñas kaleko 13. zenbakian dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Deusto: Bilboko Deustuko auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Iruña kalean, eta bestea Lehendakari Agirre etorbidean, Bidarte merkatal-gunearen aurrean). Igogailua Iruña kalea eta Lehendakari Agirre etorbideen gurutzagunean dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Sarriko: Bilboko Ibarrekolanda auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek sarrera bakarra dauka Benidorm kaleko 2. zenbakian. Lehendakari Agirre etorbidean bigarren sarrera bat aurrikusita zegoen arren, azkenean ez zen eraiki. Igogailua geltokiaren barruan dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • San Inazio: Bilboko San Ignazioko auzoan kokatzen da. Lehen eta bigarren lineak bidebanatzen diren geltokia da. Lurpeko geltoki honek lau sarrera ditu, Lehendakari Agirre etorbidearen 162. zenbakian, 167. zenbakian, 179. zenbakian eta Levante Plazako 2. zenbakian. Igogailua Lehendakari Agirre etorbideko 170. zenbakian dago.
  • Lutxana: Erandioko Lutxanako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. Lehen lineako bidaiari gutxien dituen geltokia da. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Erandio: Erandioko Desertuko auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek sarrera bakarra dauka Geltokiaren etorbidean. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Leioa: Leioako Udondoko auzoaren ondoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka, Sabino Arana 3 kalean, igogailua geltokiaren barruan dago. Leioako metro geltokiaren ondoan aparkaleku bat egokitu da metroa erabilita kotxea bertan dohainik aparkatzeko. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Lamiako: Leioako Lamiakoko auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Langileria kaleko 79. zenbakian, eta bestea Gabriel Aresti kaleko 1. zenbakian. Igogailua geltokiaren barruan dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Areeta: Getxoko Areetako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, Ibaigane kaleko 2. eta 23. zenbakietan. Igogailua Ibaigane kaleko 2. zenbakian dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Gobela: Getxoko Gobelako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka, Negubide kaleko 53. eta 55. Igogailua geltoki barruan dago. 1996ko ekainaren 24ean inauguratu zen.
  • Neguri: Getxoko Neguriko auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauka Sarrenabarri kaleko 1. zenbakian eta bestea Cristobal Colon kalean. Igogailua geltoki barruan dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Aiboa: Getxoko Aiboako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Txakursolo kaleko 14. zenbakian, eta bestea Sarrenabarri kalean. Igogailua geltoki barruan dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Algorta: Getxoko Algortako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, biak Telletxe kalean. Igogailua ere Telletxe kalean dago. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.
  • Ibarbengoa-Getxo: Zerbitzutik kanpo, Getxoko Andra Mari auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltokia da eta 2013. urtean inauguratzea espero da.
  • Plentzia: Plentziako udalerriaren kanpoaldean dago, Butroe ibaiaren zubitik gertu. Lurgaineko geltoki honek sarbide bakarra dauka Geltoki kalean. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen.

Linearen lotuneak honakoak dira:

Hurrengo luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 1. lineak geltoki bat gehiago izango du, 2013. urtearen amaieran martxan jarriko den Ibarbengoa-Getxoko geltokiarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]