1. linea (Shanghaiko metroa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. linea (一号线)
Irekiera 1993eko maiatzaren 28ean
Nork kudeatuta Shanghai No.1 Metro Operation Co. Ltd.
Geltokiak 28
Azken luzapena 2007ko abenduaren 29an
Luzera totala 36,39 Km
Zabalera 1.435mm
Abiadura 80 km/h
Maiztasuna 3' / 4'

Shanghaiko metroaren 1. linea 1993eko maiatzaren 28ean zabaldu zen, eta lau urteko lanen ondoren Shanghaiko metroaan eraikitako lehen tartea izan zen.

Gaur egun, hiriko metroan erabilera handieneko linea da eta egunero milioi bat pertsona baino gehiagok hartzen dute. 2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, lehen linea 1,40 milioi pertsonek erabili zuten.

Xujiahui geltokia.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Linea
Xinzhuang 5
Shanghai hegoaldeko tren geltokia 3
Shanghai Indoor Stadium 4
People's Square 2, 8
Shanghaiko tren geltokia 3, 4
Changshu kalea 7

Luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko metroaren luzapenaren kronologia»
  • 1993eko maiatzaren 28ean, metroaren lehen linea zabaldu zen, Shanghaiko tren geltokia eta Jin Jiang parkearen artean (16,1 kilometro eta 13 geltoki).
  • 2004ko abenduaren 28an, Shanghaiko tren geltokia - Gong Fu Xin Cun tartea zabaldu zen (12,4 kilometro eta 9 geltoki).
  • 2007ko abenduaren 29an, Gong Fu Xin Cun - Fu Jing kalea tartea zabaldu zen (4,3 kilometro eta 3 geltoki).

Ordutegia eta maiztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenak goizeko seietatik gaueko hamarrak arte ibiltzen dira. Astegunetan maiztasuna jendetza orduetan 3 minutukoa da, eta gainontzeko orduetan 4 minutukoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.