112 Ifigenia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(112) Ifigenia, asteroideen zerrendako 112. asteroidea da. 1870eko irailak 19an aurkitu zuen Christian Heinrich Friedrich Petersek Clinton izeneko herritik.

Greziar mitologiako pertsonaia ugarietako bat den Ifigeniagatik deitua, Agamemnon eta Klitemnestraren alaba eta Orestes eta Elektraren arreba-ahizpa. Greziar flota, Auliseko portutik irtetzeko zorian zegoela, Troiarantz, izurri ikaragarri bat gertatu zen. Orakulua kontsultatuz, honek, izurria, Ifigenia jainkoei sakrifikatua izan arte ez zela amaituko iragarri zuen. Sakrifizioa egin behar zen unean, Artemisa jainkosak, Agamemnon eta Klitemnestraren alaba, orein bategatik aldatu zuen, eta Tauridara eraman zuen, non bere gurtzaren apaiz andere egin zuen, hara iristen ziren atzerritar guztiak sakrifikatzeko agindua emanez.


Aurrekoa
(111) Atea
Asteroidea
1870eko irailak 19an aurkitua
Ondorengoa
(113) Amaltea