1221 Amor
Wikipedia(e)tik
1221 Amor asteroide gerrikoan aurkitutako 1221. asteroidearen izena da. 1932ko martxoak 12an aurkitu zuen Eugène Joseph Delporte astronomo frantziarrak Uccletik. Bere behin-behineko izendapen zientifikoa 1932 EA1 izan zen. Amor asteroideak izeneko asteroide taldeari izena ematen dio, Marte planetaren orbita zeharkatzen dutenak, baina ez Lurrarena. Bere izena Erromatar mitologiako maitasunaren jainkoagatik jasotzen du, Kupido bezala ezagunagoa dena. Asteroide honen izenaren baliokide 763 Cupido eta 433 Eros dira, azken honen izena maitasunaren jainkoaren greziar baliokidea delarik.
| Aurrekoa 1220 Crocus |
Asteroidea 1932ko martxoak 12an aurkitua |
Ondorengoa 1222 Tina |