12 Monkeys

Wikipedia, Entziklopedia askea


12 Monkeys Terry Gilliamek 1995ean zuzendu zuen zientzia fikzioko filma da. Chris Markeren La jetée film laburrean oinarrituta dago, eta protagonistak Bruce Willis, Madeleine Stowe, Brad Pitt, eta Christopher Plummer dira.

Universal Studios etxeak La Jetée film laburraren eskubideak erosi zituen "remake" bat egiteko, film luze gisa. David eta Janet Peoples kontratatu zituen gidoia idazteko. Terry Gilliamen zuzendaritzapean, Universal etxeak 29,5 milioi dolarreko aurrekontua finkatu zuen eta grabaketak 1995eko otsailetik maiatzera bitarte iraun zuen. Batez ere Philadelphian eta Baltimoren grabatu zen, istorioaren kokapen fisikoa.

Filmak 168,9 milioi dolar batu zuen mundu mailan. Brad Pitt izendatua izan zen bigarren mailako aktoreko Oscar sarirako.

Pertsonaiak