13, Rue del Percebe

Wikipedia, Entziklopedia askea
13, Rue del Percebe
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
ArgitaletxeaEditorial Bruguera eta Ediciones B
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
Emanaldia
Hasiera-data1961eko martxoaren 6a
Amaiera-data1970

13, Rue del Percebe Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak sortutako komiki bat da. Komiki hau orrialde oso bateko bineta handi batez osatzen den, 1961eko martxoaren 6an lehenbiziko aldiz Editorial Bruguera argitaletxeko Tío Vivo haur-aldizkarian argitaratu zelarik. Denbora luze gabe bere ezohiko egitura berriari esker ospetsu bilakatu zen.

Komiki honetan hiri bateko auzo batean dagoen eraikin batetako hainbat auzotarren eguneroko gertakizun eta gorabeherak irudikatuta agertzen dira.

Auzotarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzokoak solairu eta etxebizitza banatan irudikatuta agertzen dira:

  • Eraikinaren goialdean, Manolo bizi da, gizon lotsagabea, hartzekodunekin beti zorretan dagoena eta haiengandik nola edo hala ihes egin nahirik dabilena. Eta horretarako bururatzen zaizkion trikimailu guztiak erabiliko ditu. Terrazan, berriz, katu beltz gizarajo bat bizi da, torturatu ohi duen sagu maltzur batekin.
  • Hirugarren solairuan Zeferino lapurra bizi da, honek erabilpenik gabeko gauzak lapurtzetik ezin utzi eta bere emaztea beti kexu da. Aldameneko txebizitzan, emakume bat eta erabat bihurriak diren bere semea txiki ugariak bizi dira, hasierako ataletan haur hauek arreba bat ere bazuten, baina hurrengo ataletan desagertu egin zen.
  • Bigarren solairuan bistatik gaizki dagoen atso zahar bat bizi da, animalien zale nekagaitza, maskotaz etengabe aldatu ohi du (normalki txakurrak, baina baita bitxiagoak ere, horien artean bale bat). Aldameneko atean Viktor Frankenstein berbera txiki utziko lukeen profesore ero bat bizi da, ondorengo ataletan bere bezeroak inoiz gustura utzi ez eta bere jantzietan akatsak burutzen dituen jostun lotsagabe batengantik ordezkatua izan zen.
  • Lehenengo solairuan ezkerraldean oso trebea ez den albaitero bat bizi da, eskuinaldean berriz Leonor andrea, ostatu bateko jabe zitala, ostatua bere bezeroez gainpopulatu eta baldintza kaskarretan izan ohi ditu.
  • Behealdeko solairuan Senén jaunaren denda dago, dendari honek bertara erostera joaten diren etxekoandrei iruzurra egin ohi die, adibidez patata eta fruituen pisuarekin (nahiz eta batzutan bere iruzurrak ez oso ongi atera). Aldamenean, etxebizitzako atezaina egon ohi da, emakume hitzontzi eta begiluzea.

Baina gauza ez da hor amaitzen, denda eta atezaintzailearen aurrealdeko estoldan Huron jauna bizi baita, lehenbiziko atalean ulertzera ematen denez, ziurrenik hau ere ostatu andreak alokatutakoa. Eraikin honetako igogailu nahiz eta beti matxuratua egon, komikian berezko nortasuna bereganatu ohi du, fenomenu bitxi eta mota guztietako xelebrekeriak izaten baiditu. Bestalde, komiki bakoitzean eskailerako armiarma mozorro ezberdinez mozorrotua agertu ohi da, sarritan bigarren mailako pertsonaiekin batera berezko istorioak izanez.

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13, Rue del Percebe komikia itxuraz elkarrengandik independienteak eta isolatuak dauden hainbat istorioz osatuta dago, betiere pertsonai finko eta bakoitzak bere nortasuna dutelarik, denak eraikin berberan bizitzeak elkartzen dituelarik.Honek komikiaren irakurleari komiki nahi duen ordeneen irakurtzeko aukera ematen dio, modu ez-linealean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]