14 Irene
Wikipedia(e)tik
14 Irene, asteroide gerrikoan aurkitutako 14. asteroidearen izena da. Asteroide handi bat da. Harritsua da, eta, gainera, burdina-nikel metalak ditu.
John Russell Hind astronomo ingelesak aurkitu zuen 1851ko maiatzak 19an Londrestik. Bere izena, greziar mitologiako Eirene izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, Horetako bat dena, Zeus eta Temisen alaba eta bakearen pertsonifikazioa. Izen hau, John Herschelek iradoki zuen.
Bere argi kurbak, nahiko laua dena, esfera formako objektu bat dela adierazten du.
Ireneren lau izar ezkutaketa behatu dira.
| Aurrekoa 13 Egeria |
Asteroidea 1851ko maiatzak 19an aurkitua |
Ondorengoa 15 Eunomia |