15 Eunomia
Wikipedia(e)tik
15 Eunomia, asteroide gerrikoan aurkitutako 15. asteroidearen izena da. Annibale de Gasparisek aurkitu zuen 1851ko uztailak 29an Napolitik. Bere izena, greziar mitologiako legearen eta legediaren jainkosa den Eunomiagatik jasotzen du.
Asteroide honek, familia txiki bat osatzen du asteroide gerrikoaren erdialdeko zatian. Eunomiaren familia, Eguzkitik 2,5 eta 2,8 unitate astronomikoko distantzia bitartean dago, eta, batez beste, 12ºko okerdura dute familia honetako asteroideek. Eunomia, S klasekoa da, eta 100 kilometroko diametroa du. 85 Io eta 141 Lumen, familia honetako asteroideak dira.
| Aurrekoa 14 Irene |
Asteroidea 1851ko uztailak 29an aurkitua |
Ondorengoa 16 Psikis |